Gure eskaerak?

1 — Osasuna denentzat

Osasuna denon eskubidea da. Pandemia batean, ikerketak eta teknologiak modu zabalean eta azkar elkarbanatu beharko lirateke mundu osoan zehar. Enpresa pribatu batek ez luke ahalmenik izan behar tratamenduak eta txertoak nork eta zer preziotan jasoko dituen erabakitzeko. Patenteek enpresa bakar bati ematen diote oinarrizko produktu farmazeutikoen gaineko monopolioa. Horrek produktuen eskuragarritasuna murrizten du eta produktuen kostua handitzen du sendagai horien premia duten herritarrentzat.

2 — Gardentasuna orain!

Ekoizpen-kostuei, laguntza publikoei eta txerto eta sendagaien eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko informazioak publikoa izan beharko luke. Erakunde publikoen eta enpresa farmazeutikoen arteko hitzarmenak argitaratu egin behar dira.

3 — Diru publikoa, kontrol publikoa

Zergadunek finantzatu dute txerto eta tratamenduen ikerketa eta garapena. Herritarrek ordaindu duten ondasunak herritarren eskuetan geratu beharko luke. Ezin diegu utzi enpresa farmazeutiko handiei baliabide publikoekin garatu diren funtsezko osasun-teknologiak pribatizatzen.

4 — Diru-irabazirik ez pandemiaren kontura

Enpresa farmazeutiko handiak ez lirateke aberastu behar pandemia honetan herritarren osasunaren kontura. Mehatxu kolektibo baten aurrean elkartasuna behar da, eta ez merkantilismo pribatua. Funts publikoak jaso nahi badira, eskuragarritasun eta ordaingarritasun bermeak eman behar dira. Industria farmazeutikoari ez genioke utzi behar gizarte-segurantza sistemak arpilatzen.

 
No Profit on Pandemic

Partekatu konponbidea

Zabaldu ezazu herritarren ekimen hau eta lagundu iezaguzu milioi bat sinadura lortzen.

No Profit on Pandemic

Harremanetarako    |   info@noprofitonpandemic.eu

Europako Herritarren Ekimena Europako Batzordeari legegintza-ekimen jakin bat proposatzeko modu bat da.

© 2020. Disclaimer.
Top