COVID-19a sua bezain azkar hedatzen da. Konponbideak are azkarrago zabaldu behar dira. Inor ez da seguru egongo denok tratamendu eta txerto seguru eta eraginkorrak izateko aukera dugun arte.
Sendabidea denon eskubidea da.
Sinatu ezazu Europako herritarren ekimen hau, eta ziurtatu ezazu Europako Batzordeak bere esku dagoen guztia egingo duela pandemiaren aurkako txertoak eta tratamenduak herri-ondasun bihurtu ditzan, edonork doan eskuratzeko modukoak.
Osasuna denon eskubidea da. Pandemia batean, ikerketak eta teknologiak modu zabalean eta azkar elkarbanatu beharko lirateke mundu osoan zehar. Enpresa pribatu batek ez luke ahalmenik izan behar tratamenduak eta txertoak nork eta zer preziotan jasoko dituen erabakitzeko. Patenteek enpresa bakar bati ematen diote oinarrizko produktu farmazeutikoen gaineko monopolioa. Horrek produktuen eskuragarritasuna murrizten du eta produktuen kostua handitzen du sendagai horien premia duten herritarrentzat.
Ekoizpen-kostuei, laguntza publikoei eta txerto eta sendagaien eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko informazioak publikoa izan beharko luke. Erakunde publikoen eta enpresa farmazeutikoen arteko hitzarmenak argitaratu egin behar dira.
Zergadunek finantzatu dute txerto eta tratamenduen ikerketa eta garapena. Herritarrek ordaindu duten ondasunak herritarren eskuetan geratu beharko luke. Ezin diegu utzi enpresa farmazeutiko handiei baliabide publikoekin garatu diren funtsezko osasun-teknologiak pribatizatzen.
Enpresa farmazeutiko handiak ez lirateke aberastu behar pandemia honetan herritarren osasunaren kontura. Mehatxu kolektibo baten aurrean elkartasuna behar da, eta ez merkantilismo pribatua. Funts publikoak jaso nahi badira, eskuragarritasun eta ordaingarritasun bermeak eman behar dira. Industria farmazeutikoari ez genioke utzi behar gizarte-segurantza sistemak arpilatzen.